Aurreko larunbatean egin zuten, ohi bezala, San Joan jaiak gertu zirela iragartzeko kontzertua. Beti bezain koloretsua eta berezia izan zen Preludioa, musikari, dantzari eta abeslariekin. Baina izan zuen protagonista berezirik: Alboka folk taldea gonbidatu zuten, bere 25garren urteurrenean. Gainera, taldearen sortzaileetako batek, Joxan Goikoetxea hernaniarrak, zuzendu zuen San Joan Zortzikoa, Preludioari itxiera emateko.