Pelota txapelketa herrikoia martxan, aurrenekoz

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 23a, 02:00

Aurrenekoz esku pelota txapelketa herrikoia antolatzen ari dira, udararako. Bikoteka, eta pelota goxoarekin jokatu beharko da. Izena emateko epea hilaren 28ra arte egongo da irekita.


Bikote gabe ere, aukera

Izena emateko zerrenda Zipo­tza tabernan jarri da, eta partaide bakoitzak 5 euro ordaindu beharko ditu.

Jokatu, bikoteka egin be­har­ko da, baina izena ematerakoan bikote gabe ere eman daiteke izena. Antolatzaileek osatuko dituzte bikoteak.

Parte hartzaile kopuruaren arabera antolatuko da ligaxka; hasiera batean, astearte eta ostegunetan jokatuko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!