San Marko Mankomunitateak Ecoembes eta Ecovidriorekin martxan jarri duen kanpaina berria da Eskala San Marko. Herriz herri dabil, eta Astigarragan izan ziren asteazkenean. Ekainaren 28ra arte herriz herri segiko du, eta ordura arte hartu ahal izango da parte hiru tableten zozketan.
Gaikako bilketaren inguruan informazioa emango da
Kanpaina honen helburua da herritarrak hobeto birziklatzera bultzatzea. Horretarako, gaikako bilketari buruzko informazioa eman, zalantzak argitu eta aholku praktikoak emateko herriz herri dabiltza.
Adin guztietako herritarrei zuzenduta, edukiontzi bakoitzean zer sartu behar den eta zer ez erakusten ari dira herriz herri. Astigarragan izan ziren pasa den asteazkenean, eta ekainaren 28ra arte mugitzen jarraituko dute: gaur eta bihar Errenterian izango dira; etzi eta etzidamu Lasarte-Orian; 27an Lezon; eta 28an Urnietan.
Gustoko eskaileren alde bozkatu, eta tableta irabazi
Kanpainari ikusgarritasuna eman eta herritarren artean harridura sortzeko, herriz herri eskailerak margotu dituzte, birziklatzearen inguruko irudiekin. Astigarragan, kultur etxera igotzeko eskailerak daude koloreztatuta.
Berdin egin dute Donostia, Lasarte-Oria, Errenteria, Pasaia, Lezo eta Urnietan. Denera, 22 eskailera margotu dira.
Ekainaren 28ra arte, horietako baten aldeko botoa emateko aukera izango da, herriz herri jarritako ontzietan, norberaren izena eta telefonoa jarrita. Hauen artean, hiru tablet elektroniko zozketatuko dira.