Irurtzunen txapeldun, Apezetxea

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 23a, 02:00

Antton Apezetxea goizuetarra txapela jantzita bueltatu zen Irurtzungo esku pilota txapelketatik, 22 urtez azpikoen mailan. Apezetxeak Olaetxearekin batera jokatu zuen, eta Ruiz de Larramendi eta Azkarraga izan zituzten aurrez aurre.

Lana ez zen makala izan, eta txukun aritu ziren pilotari guztiak, txapela janzteko grinari azkenera arte eutsita. Gogor borrokatuta, azkenean, Apezetexea eta Olaetxea gailendu ziren, bost tantoko aldearekin: 22-17.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!