Uda honetarako, Chillida Lekuk, berriro ere ateak ireki ditu, mota guztietako ikuskizunak eskainiz. Chillida Leku, artearen eremua dela kontuan hartuta, antolatzaileek aipatu dute, arteak eta kulturak bat egitea dutela helburu. Eremu naturala dela aprobetxatuz, ikuskizun gehienak aire zabalean egingo dira, natura eta kultura elkar lotzean, magia sortzen delako nolabait.
Ostiralean eman zitzaien hasiera udarako ekitaldiei, Kukai taldearen Erritu ikuskizunarekin. Udako Solstizioa ospatzeko asmoz. Aipatutako ikuskizun hau, Chillidak sortutako eskulturen eta museoko zuhaitzen inguruan burutu da, dantza, musika, kultura eta arteak bat egiteko. Eta noski, jendeak lotura hontaz gozatzeko asmoz. Kukai taldeko Jon Maiak adierazi duenez, «jendeak esperientziak bizitzea nahi dugu, arteaz eta dantzaz gozatzea, modu libre batean».
Uztaileko eta abuztuko ostegunak
Udako ostegun monotonoak aldentzeko, Chillida Lekun, uztailean eta abuztuan, egun bereziak antolatu dira. Gaueko 20:30etatik aurrera, bisitaldiak egiteko aukera zabal bat eskainiko da eta ondoren afaria egongo da Lurra Cafen. Bertako afariaz, Fede Pacha arduratuko da, modu ekologiko batean, era bat hemengoak diren produktuekin.
Yoga, larunbatetan
Uztaileko eta abuztuko larunbatetan, yoga ikastaroak egingo dira, Chillida Leku Zen eremu bat bilakatuz. Guzti honek, badauka nolabaiteko lotura Chillida artistarekin. Antolatzaileek adierazi dute, bere liburutegi pertsonalean hainbat eta hainbat liburu zituela yoga eta Zen-ari buruz. Hori horrela, museora ekarri nahi izan dute, beraz aipatutako hilabeteetako larunbatetan, goizeko 9:00etan emango zaie hasiera yoga klaseei. Burua eta gorputza erlaxatzeko beharra izanez, Chillida Lekuko ateak zabalik daude. Yoga ondoren, brunch batez gozatzeko aukera ere izango da Lurra Cafen.
«Jendeak esperientziak bizitzea nahi dugu. Arteaz eta dantzaz gozatzea, modu libre batean»
Gainontzeko ekitaldiak
Uztailaren 6an eta 20an, familiarekin bisita dinamizatuak egiteko aukera ezin hobea eskainiko da. Bisita hauek, jokoetan oinarrituko dira, artea beste modu batez ikasteko aukera emanez. Eduardo Chillidak adierazten zuen artea ezin zela irakatsi. Modu honetan beraz, artea jokoen bidez transmititzeko asmoa dago.
Abuztuaren 5etik 8ra bitartean, haurrrentzako ekitaldiak egongo dira, astelehenetik ostegunera, Chillidaren lanak ezagutzeko aukera izanik. Chillidak berak eskulturak sortzeko erabilitako hainbat taktika jarriko dituzte praktikan. Buztina erabiliko dute, tinta eta beste hainbat material, esperimentatzeko.
Abuztiaren 7an, Sigma Project taldea eta Ines R. Artola entzuteko aukera egongo da. Promenade musikal bat eskainiko dute, aire zabalean, belarretan. Musika garaikideko errepertorio bat interpretatuko dute. Aipatutako moduan, Ines R. Artolak ere hartuko du parte, erakusketako komisarioak eta musikologoak. Chillidaren eta beste hainbat autoreen pasarte eta istorioak kontatuko ditu doinuen artean.
Udarari, agur
Irailaren 4an, asteazkena, oso ekitaldi berezia burutuko da, Beñat Achiary izango baita abesten. Honek, oso ondo ezagutzen ditu Chillidaren lanak, eta udarari itxiera emateko, pertsona aproposena dela adierazi dute, antolatzaileek.
Beraz, udara osoan zehar, naturarekin eta kulturarekin bat egiteko nahia Chillida Lekun beteko da.