Su berri elkarteak antolatutako pala txapelketa «berezia» gaur bukatuko da, 18:00etan hasita Anoetako frontoian jokatuko diren bi finalekin. Hiru hernaniar izango dira.
Batetik, Ekhiñe Balerdik eta Garazi Urdangarinek osatutako bikoteak, eta bestetik, haien kontra ariko den Eider Otaegik. Honek Aiako Nahia Eizmendi izango du bikote, bigarren mailako final honetan.
Aurreneko mailan, Su Berriko Leire Galdos eta Maddi Mendizabal, Aiako Garazi Eizmendi eta Su Berriko Miren Larrarteren kontra ariko dira.
Denera, maila bakoitzean 8 bikotek hartu dute parte. Partiduak 20 minutura edo 30 tantora jokatu dira, eta finalerdiak, eta gaurko finalak, 30 minutura edo 30 tantora.