san joan bezpera igandea izateak suposatu du egun bat aurreratzea txosnen irekiera. Elkartasun Egunarekin aurreratu ziren atzo festak eta jendez gainezka zegoen txosnagunea. Hala ere San Joan jaiak gaur hasiko dira eta ekitaldiz josita egongo da herria eta baita txosnagunea ere. Hiru gune izango dira eta egitarau zabalena antolatu dituzte.
Sutu Jaiak taldekoek solstizio festa antolatu dute Akelarrea eta gero. Iluntzearekin batera DJ desberdinak ariko dira musika jartzen Bilgune eta Askapenaren txosnetan eta Molotoffen txosnan. Bihar San Joan egunean Sutu Jaiakekoak batuko zaizkie musika gauean. Molotoffek Rap Gaua antolatu du egun horretarako eta Sutu Jaiakek 20:00etan hasiko ditu kontzertuak, baina aurretik manifestaziorako deia egin du. Bilgune eta Askapenak berriz ekitaldi alternatiboagoa aukeratu dute egun honetarako eta Chavela Bragas antzezlana ikusteko aukera egongo da.
Koadrilen egunetik hasita goizez ere ekitaldiak egongo dira gaupaseroentzat eta goiztiarrenentzat ere bai, nahi izanez gero. Tilosetan jolasak antolatu dira goizeko 07:30etan eta eguerdian bazkarirako prestatuko dira. Elektrotxarangak alaituko ditu kaleak arratsaldean zehar eta oraindik indarrekin jarraitzen dutenek badute aukera Molotoff txosnaren Reggae gauean eta kontzertuetan. Uda gaua ere antolatu du Sutu jaiakek mozorro sariekin eta Bilgune eta Askapenak aurrea pintxada trasfeminista.
Asteazkenean goizean festa Plaza Berrira pasako dute gazteek. Twister erraldoia egingo da, baita zumba eta gosaria ere. Batukada Bilguneko txosnatik aterako da arratsaldez, mikro irekia egongo da eta ilunabarrean karaokea. Molotoffek kontzertu gaua antolatu du.
Eta festak amaitzeko aulki jokoa eta bingo musikatua antolatu dituzte Plazan. Molotoffek elektronika gaua eta Gau Erotikoa ere egongo da txosnetan itxiera eta gaupaseroen argazkiaren aurretik.
Gosea duenak ere iznago du aukera tripa asetzeko. Askekintzak egunero emango ditu gosari eta afariak Urumea ikastola zenaren eraikinaren azpian eta plaza berriko txosnan egunero emango dira afariak.
TXOSNA GUNEA
Gaur, igandea
Akelarrea eta ondoren solstizio festa. Sutu jaiak.
Dantza Gaua: DJ Kokonauta-Txino Sound System +Reimy, Molotoff.
23:00, Aurrea DJ, Bilgune eta Askapena.
Ekainak 24, astelehena
19:30, Manifestazioa.
Kontzertuak
20:00, Zulo. Sutu jaiak.
23:30, Rodeo eta Bake Faltsua. Sutu jaiak.
Arratsalde gau aldera, Chavela Bragas, Bilgune eta Askapena.
Rap Gaua: Nathan vs Sax-Danel, DNG-702 North, Molotoff.
Ekainak 25, asteartea
07:30, jolas herrikoiak (Tilosetan)
13:00-14:00, bazkari montaketa eta bazkaria.
Ondoren, Züttik elektrotxaranga.
Kontzertuak.
20:00, Unidad Alavesa.
23:00, aurrea pintxada trasfeminista. Bilgune eta Askapena.
23:30, Kilimak/Nizuri Tazuneri.
Reggae Gaua: Bassque reggae Kultur meets, Brutality Sound System. Molotoff.
Ekainak 26, asteazkena
07:30, Twister erraldoia + Zumba + Gosaria (Plaza berrin).
19:00, Batukada, Bilguneko txosnatik.
19:30, Mikro irekia.
23:00, Karaokea. Bilgune eta Askapena.
Kontzertua Gaua: Lappa-Hil Norbait-Erroka+Actriq Live-Atomizador. Molotoff.
Uda Gaua, mozorroak sarituko dira. Sutu jaiak.
Ekainak 27, osteguna
07:30, Aulki jokoa (Gudarien plazan) + Bingo Musikatua.
Elektronika Gaua: Santxez-I.Alberro-Haley. Molotoff.
Gau erotikoa. Sutu Jaia. Txozna ixtean Kalefestakzioa + Gaupaseroen argazkia.
*Askekintzak egunero Urumea azpian gosariak eskainiko ditu goizeko 05:00etatik 07:00etara eta afari beganoak eskainiko ditu 19:00etatik 00:00etara.