Hernaniko elizak galdeketa bat zabaldu die herritarrei, Eliza moduan, nondik-nora joan beharko lukeen jakiteko. Inkesta honen bidez, hernaniarren eta eliztarren iritziak ezagutzeko saiakera egin nahi izan dute. Baina, era berean, eliztar edo sinesdunak ez direnen iritziak ere jaso nahi dituzte, eta, beraz, herritar guztiak animatu dituzte erantzutera.
Horrez gain, parrokietako kristau elkarteei buruzko iritziak ere kontuan hartuko dituzte; zein hobekuntza egin daitezkeen jakin, eta beste hainbat kontu.
Inkesta hauek Hernaniko etxe guztietara zabaldu dira, eta biharkoa izango da azken eguna hauek erantzuteko. Elizako buzoian utzi daitezke erantzunak. Era berean, auzoetan hainbat buzoi jarri dituzte, eta bertan ere entregatu daitezke erantzunak jasotzen dituzten orriak.