Preludio edo San Joanetako Iragarpen kontzertua pasa bada ere, gaur beste bat izango da, baina, kasu honetan, elektronikoa. Arratsaldeko 20:00etaik gaueko 22:00ak arte Santa Barbarako tiro gune zaharrean ariko da musika jartzen, Mister Zeus (Julen Fernandez) DJa.
Momentu ahaztezin bat bizitzeko aukera
Antolatzaileek adierazi dute «momentu ahaztezin bat bizitzeko aukera» izango dela. Santa Barbara hernaniarrentzat «leku berezia» dela eta, tiro gune zaharrean egitea otu zaie, aireaz eta bistez gozatzeko. Gonbitea irekia da, edonor hurbil dadin. Hori dela eta, gaur momentu paregabe bat bizi nahi duenak, Santa Barbarako gunera hurbildu, eta musikaz gozatzea besterik ez dauka.