Elkartasun Eguna, goizetik gauera

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 22a, 02:00

Gaur Elkartasun eguna izan­go da, goizeko 11:00etatik gau­eko 23:00ak arte. Antola­tzai­leek adierazi dute Her­nanik badituela 19 lagun, oraindik espetxean daudenak, eta ha­ien omenez, Elkartasun Egun hau sortzearen beharra ikusi dutela. 

Egunari haseira emateko, Mus Txapel­keta azkarra egin­go da. Izena emateko, Gari­nen 10 euro ordaindu beharko dira, bikoteko. Eguerdi aldera, Brin­disa egingo da, bazkaldu au­rreko poteoarekin batera.

Bazkaria eguerdiko 14:30e­tan hasiko da, Plaza Be­rrin. Tiketak Garinen egongo dira salgai, 22 euro­tan, eta hau­rre­na 5 eurotan. Sa­rre-ra­rekin, kamixeta ematen dute opari. Bazkal ostean, bingo herrikoi­an jokatzeko aukera izango da. 

Atsedenaldi bat izango da arratsalde partean, eta 19:00­etan berriro martxa hartuko da.  Poteo musikatua egingo da ka­lee­tan barrena eta bitar­tean, kale animazioaz goza­tzeko aukera ere izango da.      Gaualdera, Plaza Berrin, afa­riak emango dira. Eta El­kar­­tasun Eguna gogotsu ama­i­tzeko, 23:00etan, herri mugi­menduaren txupinazioa egin­go da. Deialdia irekia da herritar guztien­tzako.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!