Gipuzkoako itzulian atzotik, txirrindulari gazteak

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 22a, 02:00

Asteburu honetan ere galtzak bete lan ibiliko dira txirrindulari gazteak. Bereziki, XXX. Gi­puz­koako Itzulian. Atzo hasi zen, erlojupeko prologoarekin. Au­rre­neko etapa izango dute gaur.


Prologoa eta hiru etapa

Atzo prologoaren ondoren, gaur­tik astelehenera hiru eta­pa egingo dituzte.

Gaur, 10:30etan hasita, 78,3 kilometroko ibilbidea egin be­harko dute, Olaberrian hasi eta bukatuta. Bihar, berriz, 16:00etan egingo da bigarren etapa; kasu honetan, 89,4 kilometroko ibilbidea egin beharko dute, Andoainen. Azken etapa astelehenekoa izango da: Lazkaon izango da, 95,3 kilometrotakoa, 16:00etan.


Azparren, indarrean

Bestalde, pasa den asteburuan berriro ere erakustaldi bikaina egin zuen Laboral Kutxarekin aritzen den Xabier Mikel Az­pa­rren astigartar gazteak,  XXXVII. Volta a Castelló proban.

Irabazlea Lizarteko Eugenio Sánchez izan zen, baina azken etapa astigartarrak irabazi zuen, 50 kilometrotako bakarkako ihesaldian erakustaldi zoragarria eginda. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!