Meza bereziak, San Joanetan

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 22a, 02:00

San Joan bezpera da gaurkoa, eta jaiei haisera emango dien txupinazoa botako da eguerdiko 12:00etan. Hori horrela, gaurko meza nagusia goizeko 11:00etan egingo da San Joan Bataiatzailea parroki elizan, 12:00etan ordez. Era berean, arratsaldeko 20:00etan Andre Mariari Salbea eta San Joani gorazarrea abestuko zaizkie. San Joan egunean, berriz, bihar, goizeko 11:00etan egingo da meza nagusia. Bestalde, elizak martxan jarri duen inkesta erantzuteko azken eguna izango da gaurkoa. Parrokietako eta auzo elkarteetako buzoietan utzi daitezke erantzunak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!