Herriarteko finalerako, azken pausoa

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 22a, 02:00

Azken txanpan sartuta dago Astigarraga, Herriarteko Es­ku Pelota Txapelketan. Finaler­di­etako bueltako partiduak jo­katuko ditu gaur, Ataunen kontra. Han izango dira hiru partiduak, 19:00etan hasita, eta autobusa aterako da Asti­garragatik, herritarrak anima­tzera joateko.


Abantaila, aldeko

Lehengo astean, ostiralarekin, joaneko partiduak jokatu zituzten etxean bertan, eta Asti­ga­rragak finalera sartzeko pauso haundia eman zuen. Izan ere, 2 eta 1 nagusitu zen.

Kadete mailan, Eñaut eta Ekain Lizeaga anaiek erraz men­­deratu zituzten Zubiza­rre­ta eta Goikoetxea; 22-7. Juben­i­letan, or­dea, berdindu egin zen kanpo­ra­ke­ta: 9-22 galdu zuten Aimar Mu­­ji­kak eta Ganix Ur­dan­ga­ri­nek, Se­nar eta Etxe­be­rriaren kon­tra. Partidu erabakigarria izan zen, beraz, seniorrena, eta aldeko abantaila lor­tu zuen As­ti­ga­rragak; 22 eta 13 irabazi zieten Hodei Expo­si­to eta Jokin San­txe­zek,  Zubizarreta eta Baztarrikari.

Aldeko 2 eta 1eko abantaila horri etekina ateratzea izango da giltza, hortaz, gaurkoan, finalerako sailkatzea. Beste finalerdiko bueltako partidua Azkoitia eta Azpeitiaren artekoa da, eta azken honen alde dago balantza oraingoz, 1 eta 2.


Autobusean, Ataunera

Herritarrak animatzera joateko autobusa aterako da gaur Astigarragatik, 17:45etan Ekaitz paretik. Izena emateko zerrenda Ikatza eta Zipotza tabernetan dago, 5 eurotan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!