Beldur Barik jarrera bultzatu eta jai parekideen inguruan hausnartzeko inkesta jarri du martxan Udalak, webgunean: www.astigarraga.eus-en erantzun daiteke, uztailaren 7ra bitartean.
Galderak, denera 11, hiru ataletan banatu dituzte: Harremanak, Espazioen Erabilera eta Musika. Parte hartzea anonimoa da, baina bukaeran adina eta generoa zehaztu behar dira.