Txupinazoaren aurretik motorrak berotzen, San Joan giroa jarriz

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 22a, 02:00

San Joanak gain-gainean di­rela nabaria izango da gaurtik ha­sita. Txupinazoa bihar bo­tako da, baina gaurko hainbat ekitaldik San Joan giroa jarriko dute.

Batetik, gaur emango zaio hasiera Hernanin Ikusiyak erakus­ketari. Inaugurazio eki­tal­dia eguerdiko 12:00etan, izango da Biterin. 1875 urtetik 1975 urtera arteko argazkien bilketa izango da ikusgai. Ber­tako irudietan, herna­niarren bizimoduak is­la­tzen dira, jendartearen usadioak, ga­rrantzi haundiko gertaera his­torikoak... Era berean, herria­ren bila­kae­ra erakusten duten iru­diak eta beste hainbat ere ageri dira. Beraz, gaurtik aurrera, era­kus­ketarekin go­zatzeko aukera izango da, irailaren 11ra bitartean. 


Auroren doinu alaiak, kalean

Horrez gain, gaur, San Joanen bueltako hainbat kirol eki­taldiz gain, urteroko beste zita garrantzitsu batek ere ez du hutsik egingo: Aurorak ate­rako dira kantari.

Goizeko 07:45etan abiatuko dira Ozenki eta Goizuetako Umore Ona abesbatzak. Her­na­niko kaleak alaituz eta hernaniar guztiak esnatu nahian ariko dira, kaeljiran. 

Goiz osoa alaituko dute kantekin, eguerdira arte. Or­duan, bazkaritarako geratuko dira. Baina ez dira orduan ere ixilik geratuko. Baz­kal orduan, amaierako kan­ta bat kanta­tuko dute, goiz­ari  agur esa­teko. 

Gaur, Hernanin Ikusiyak eta Aurorak 

Txupinazoa, bihar

Egun haundia, hala ere, bi­harkoa izango da, noski, bihar hasiko baitira San Joan jaiak. Eguediko 12:00etan botako da txupinazioa, eta erraldoiak eta buru haun­diak ibiliko dira gero, Kaxko­an zehar. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!