Trainerua osatu berritan, pasa den asteburuan uretaratu zen Hernaniko emakumezkoen Maialen trainerua, ETE Ligan, eta gaur, hirugarren jardunaldiko estropada jokatuko du Donibane Lohizunen, 17:00etan hasita.
Hirugarren jardunaldia
Gaurkoa, ETE Ligako hirugarren jardunaldiko estropada egingo dute arraunlariek. Pasa den asteburuan, larunbatean, Pasaian aritu ziren, eta 6garren egin zuten. Igandean jokatu zuten bigarren estropada, eta 7garren egin zuten ordukoan.
Gaurkoan 10 traineru uretaratuko dira, hiru txandatan. Maialen ontziak, beste guztiek bezala, hiru luze eta bi ziagoba egin beharko ditu.
Denboraldia hasi berritan, taldea egonkortu eta sendotzea du haiserako erronka. Abuztura arte, 15 jardunaldi jokatuko ditu.
Zuzenean jarraitu ahal izango da estropada, internet bidez, Kanalduden.
Zuzenean, interneten
Kanaldude telebistak zuzenean botako du gaurko estropada: www.kanaldude.eus/zuzenean.