Gipuzkoako Foru Aldundiak 18garrenez antolatu du Sagardo Lehiaketa, «gure sagardogileek atsedenik gabe egiten duten jarduna aitortzeko», batetik, «Euskal Sagardoaren alde, sagardoa bertako sagarrarekin ekoiztu dadin» egiteko, bestetik, Markel Olano diputatuak sari banaketan azaldu bezala.
Hain zuzen, banatu berriak dira sariak, eta Tolosako Isastegi sagardotegiak jantzi du txapela, 60tik gora puntu lortu dituzten 8 sagardotegiren artean gailenduta. Beste 7ek ere lortu dituzte garaikurrak; tartean, Astigarragako Alorreneak, zilarra, eta Petritegik, brontzea, eta Hernaniko Altzueta eta Zelaiak urrea. Urrea lortu dute, baita ere, Aburuza, Oiharte eta Tximistak.