Berria txapelketa jokoan, gizon eta emakumeek

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 22a, 02:00

Gaur jokatuko dira Berria Txapelketako finalak, 17:00etan hasita, Hernaniko kiroldegian. Aurten, XVI. edizioa den honetan, aurrenekoz ari dira emakumezkoak ere jokatzen, eta haien arteko partidua izango da aurrenekoa. Pasa den asteburuko finaledietan Arrate Bergara eta Nora Mendizabal izan ziren garaile, 22-17, Naroa Agirre eta Leire Ga­rai­ren aurrean; eta Miren Arraiza eta Amaia Aldai, 22-20, Ane Mendi­buru eta Olatz Ruiz de Larramendiren aurrean; gaurkoa izango dute finala. Gizonezkoetan, berriz, pasa den urteko final berdina errepikatuko da: Tolosa eta Iruñeko Oberenaren artekoa. Izan ere, finalerdietan Oberenak Lazkaoko Lapkeri irabazi zion 3-0; kadete, jubenil eta seniorretan. Era berean, Tolosak Azpeitiko Ilunpe garaitu zuen 2 eta 1.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!