Jaien xarma argazkitara eramateak, saria

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 23a, 02:00

Ohiko irudia izaten da edozein ekintzatan, eta beharbada ge­hiago San Joan jaietan: herritarrak, argazki kamara edo telefono mugikorra hartuta, ba­tari eta besteari argazkiak ate­ratzen. Eta badira dozena bat urte, San Joan jaien xarma eta giroa argazkitara eramateak, saria daukala. Aurten ez da salbuespena izango: 12garrenez antolatu du Kroni­kak, San Joa­netako Argazki Lehiaketa.


Hiru sari, argazki onenentzat

Aurtengo lehiaketako partehar­tzaileen artean, hiru sari banatuko dira: helduen kategorian bi, eta haurren artean beste bat. Zehazki, helduen lehiaketa irabazten duenak, jasoko ditu: sei bo­tila ardo, Viña Ardanza Re­­­serva; eta bigarrenak, beste sei botila ardo, Finca San Martin. Bi sariak, Irizar Ardoakek jarriko ditu.

Eta haurren artean irabazten duenak, berriz, Latxe aldizkariko urtebeteko harpidetza jasoko du, Kronikaren eskutik.

Lehiaketan edozeinek hartu de­zake parte, eta gaurtik hasita, ekainaren 28ra arte entregatu daitezke argazkiak; eguerdiko 12:00etan bukatuko da epea.

Formatu digitalean entrega­tu behar dira, eta horretarako, bi aukera daude: emailez bidali, kronika@kronika.eus helbidera; edo Kronikaren bulegora ekarri (Larramendi kalea, 11). Jakinarazi beharko dira, egilea­ren izen-abizenak eta telefonoa; haurren kasuan, adina ere bai.


Astebeteko bozketa irekia, irabazleak aukeratzeko

Argazki guztiak jaso ondoren, argazki onenen aukeraketa bat egin­go du Kronikak; eta horiek, ikusgai jarriko ditu www.kronika.eus web orri­an, 28an bertan. Hortik aurrera, herritarrek aukeratuko dituzte irabazleak.

Uztailaren 5eko eguerdira arte bozkatu ahal izango da, eta bakoitzak, bi argazki aukeratu beharko ditu: bat helduen kategorian, eta beste bat haurren kategorian. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!