San Joanetako waterpolo sari, mailaka

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 22a, 02:00

XXI. San Joan waterpoloko txapelketa jokatuko da kiroldegiko igerilekuan, eguerdiko 13:00etan, Waterpolo taldeak antolatuta. Aurrena, infantilen mailako partiduak jokatuko dira: Easo, WP Donosti eta Fortuna ariko dira lehian, eta azken talde honetan hartuko dute parte hernaniar batzuk ere. Hauek bukatuta, 15:00etatik aurrera senior mailakoen txanda izango da: Easo, WP Donosti, Fortuna eta Hernani ariko dira aurrez aurre. Azkenik, nesken kategoriako partidu bat jokatuko dute Hernaniko bi taldek elkarren kontra, kanpoko talderik ezin izan baita etorri. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!