Emakumezkoen errugbi zazpikoa, gaur

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 22a, 02:00

GAUR jokatuko da lehenengo aldiz Emakumezkoen Errugbi Zaz­­piko Txapelketa, Landaren.

Goizeko 10:30etatik aurrera, Hernaniko Errugbi Elkarteak antolatuta, lau taldek hartuko dute parte txapelketan. Zelai barruan izango dira hernaniarrak, Iruñeako La Unica Rugby Taldea, Bera Bera Rugby Taldea eta Ordizia Rugby Elkartea. 

Partiduak bukatzean elka­rre­kin bazkalduko du­te bertako elkartean. Ondoren, San Joanen giroan sartzeko herrira igoko dira kalejirarekin batera.


Laguntzaileak

Txapelketa aurrera eramateko izan diren laguntzaileak herriko sei taberna, harategi, sagardotegi, okindegi eta barazki denda izan dira: Zintzarri, Ape­adero, Pineda Harategia, Itxas-Buru Sagardotegia, Arri­atzu Baraz­kiak eta Antziola okindegia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!