Eskolako patioan San Antonioetan egin ziren txikizioak salatu nahi ditu eskolak

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 22a, 02:00

Pasa den asteburuan San An­tonio festetan, Ereñotzuko Txi­rrita eskolako patioan hain­bat txikizio egin zi­tuz­ten: egurrezko etxea, mahaia eta bankuak txikitu, horme­tako ikasleek eginiko lanak ken­du, erre? gertaturikoa salatu na­­hi dute Txirrita Eskolako Ikas Komunitatea eta Ereñotzuko Olak Auzo Elkarteak eta­ idatzi bat ar­gitaratu du­te gertaturikoa ezagutarazi eta salatzeko. «Ekintza hau ez dugu bi­hu­rrikeriatzat har­tzen, ban­­dalismotzat; au­zo eta auzo­tarrei erres­petua gal­­duz, kal­tetu na­gusiak auzoko hau­rrak izanik». 


Patioaren eraldaketa izan zen eginiko proiektua eta honek etsipena sortu du

Joan den ikasturtean urte osoan zehar ikas komu­ni­tatean eginiko proiektua izan zen patioaren eraldaketa. «Gu­­re eskola txikiarentzat  gas­tu ekonomiko haundia izan zen. Komunitateak lan, denbora, esfortzu, ilusio eta maitasun haundia jarri zuen hau gauzatzeko. Orain, denak haserre eta minduta egoteaz gain, ikasleen aurpegietan etsi­pena, dezepzioa eta de­sen­gainua ikusten dugu, ger­tuko pertsona batzuk ilusioz sortutako patioa suntsitu die­telako». 

Gertaera hauek ekiditea de­non esku dagoela diote oharrean: «norberak egiten du­e­naren ardura hartzeaz gain, inguruan egokitu di­re­nek, lagunek? jarrera dese­gokiak direla adierazi be­harko lukete eta modu ho­rre­tan jarrerak aldatzea ahal­bi­detu». 

Horregatik, egin edo ikusi dutenei, baina ezer esatera ausartu ez direnei, eskatzen diete eskolara edo guraso­engana jotzeko «au­zola­nean konpontzen du­gu­­nean zuen parte hartzea izan ­de­zagun. Denon artean de­non gauzak zaindu di­tza­gun». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!