Desgaitasuna dutenentzat, Familia Plana

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 22a, 02:00

Adecco Fundazioak, Cedetec eta Astigarragako Udalaren babesarekin, desgaitasunen bat duten astigartarrei zuzendutako Familia Plana jarri du martxan, «autonomia, integrazioa eta lan munduratzea bultzatzeko». Hiru lagun lagunduko dira programa honekin, 4.500 euroko aurrekontua erabili arte, baina onuradunek ez dute laguntza ekonomikorik jasoko. Eskaerak uztailaren 10era arte egin daitezke, Adecco Fundazioan: www.fundacionadecco.org

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!