Dantzan aritzeko izena, ostegunean

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 22a, 02:00

Astigar dantza taldean dantzan ikasteko aukera emango da datorren ikasturtean ere, 7 urtetik gorako neska-mutilentzat. Eskolak jaso nahi dituztenek aurrematrikula egin beharko dute.?Egun bat jarri dute horretarako; ekainaren 27an, ostegunean,19:00etatik 20:00etara Astigar dantza taldearen elkartean (Mirasol Behea, z/g).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!