Itxuraldatuta hasiko du udara, Gaztelekuak

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 22a, 02:00

Hilabeteetako prozesuaren ondoren, atzo aurkeztu zuten jendaurrean Gaztelekuko logo berria. 

Pasa den urteko aza­ro­aren 20an, Haur eta Nerabeen Egu­nean gazteek egindako pro­posamena izan zen logoa be­rritzea, eta proposamenak ja­so­tzeko epe bat jarri zen. On­do­ren, gazteek izan dute au­kera baten aldeko botoa eman eta hori hobetzeko proposa­me­nak egiteko ere, eta azke­ne­an, 19 urteren ondoren, logo berritua izango du aurreran­tzean.

Udarako programari, hasiera

Festa giroan, koktail eta txapa tailerrarekin batera aurkeztu zuten atzo logoa, eta astele­he­netik aurrera, udarako pro­gr­a­mari emango diote hasiera.

Batetik, ordutegia aldatuko da: 11:00etatik 14:00etara ire­ki­ko da, irteera egunetan izan ezik, eta asteburuetan itxita egongo da. Astelehenean izozki tailerrarekin hasiko di­ra; asteazkenean eskulanak egingo dira; ostiralean slack line; eta astearte eta ostegu­nean, irteerak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!