Azken kirol saioa eta bazkaria gaur, ikasturteko ahalegina saritzeko

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 22a, 02:00

Kirol Eguna antolatu du ki­rol­degiak bi egunez, ikasturtean zehar emandako ikastaroak agurtzeko. Hainbat saio libre­tan parte hartzeko aukera izan zen atzo, eta gaurkoan bo­ro­bilduko da festa, azken saio ireki batekin eta bazka­ri­a­rekin.


HIIT saioa, bazkalaurretik

Goiza HIIT saio ireki batekin hasiko da, 11:30etan. Kirol ho­nen oinarria da bizitasun edo intentsitate desberdinetako ariketak tartekatzea. Horrela, batetik erresistentzia maila hobetzen da, eta, bestetik, gantza erretzen da.

Erretakotik zerbait berres­ku­ratzeak ere ez du kalterik egiten, ordea, eta eguna festa giroan bukatzeko, ikasturte amaierako bazkaria egingo da eguerdiko 14:00etan.

Hortik aurrera, norberaren esku izango da, festa noraino luzatu!


Datorren ikasturtean, gehiago 

Atzo eta gaurko Kirol Egunekin ikasturtea agurtuko dute ki­rol­degian, baina datorren ikas­tur­terako eskaintzaren berri eman dute, dagoeneko; baita izene­mate epea itxi ere.

Dena den, irailean berriro irekitzen da izena emateko epea, eta lekua geratzen den ikastaroetan aukera izaten da tokia eskatzeko. 

Beraz, izena non eman daitekeen jakiteko, kiroldegitik pasa edo bertara idatzi daiteke: kiroldegia@astigarraga.eus

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!