San Joan jaiak direla eta, Kaxkoa itxita egongo da zamalanetarako, bihartik asteazkenera, egun osoan zehar. Ostegunean, berriz, eguerdiko 13:00etatik 14:30etara izango da aukera. Udaltzaingoak azaldu du, premiazko beharra dagoen kasuetan, Atzieta eta Izpizua kaleetako zamalanen eremuak erabili ahal izango direla. Izan ere, nabarmendu dute, murrizketa horiek «ezinbestekoak» direla, «herriko jai nagusien ekitaldiak segurtasun osoz ospatu ahal izateko».