Begietarako kalitate onenetik, belarrien zaintza prestuenera

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 22a, 02:00

Aurpegi berriak dauzka Begira Optika hernaniarrak; Shandra, Nerea eta Ana dira orain, bailara begi onez ikusteko aukera eskaintzen dutenak. 

Enriquek sortutakotik segi dute, kalitate goreneko markak erabiliz, bai lenteetan, baita armazoietan ere. Gainera, orain arteko bezeroen historialak ere mantentzen dituzte optikan.

Baina Begiran ez dira begietara mugatzen. Zerbitzuak gehitu dituzte, eta audifonoak eta igerilekurako neurrira egindako belarriko moldeak ere badituzte aukeran.

Begirako hirukoteak Hernanin 7 hilabete baino ez badaramatza ere, esker oneko hitzak baino ez ditu, orain artean ja­sotako harreragatik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!