Hilabetetan lanean aritu ondoren, gaur zabalduko dute Auzo Plaza. Plazan bertan jarri du hitzordua Gibelaldek, Lizeagako auzo elkarteak, eguerdiko 13:00etan.
Azaldu dutenez, «oraindik lan batzuk egiteko daude». Baina hala ere, plaza zabalduko dute, eta luntxa eta musika ere izango dira, bertaratuentzat. Auzotar guztiei luzatu diete gonbitea, azaltzeko.
2012 urtean sortu zen Gibelalde, Lizeagako auzotarren eskutik. Urte haietan, zenbait behar identifikatu zituzten auzoan, eta auzo elkarte bat sortzea otu zitzaien.
Behar horien artean, askotan aipatu izan dute auzoa berritzekoa, eta horretarako, hainbat lan eta ekintza egin izan dituzte auzolanean, azkeneko urteotan. Ildo horretatik jarraitu dute, Auzo Plazan egindako lanek ere.