Egun osoko programa, elkartasuna adierazteko

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 21a, 02:00

«Denok soka berari tiraka lortuko dugulako», Elkartasun Eguna antolatu dute bihar, Hernaniko eragile ezberdi­nek. Horrela, elkartasuna erakutsi­­ nahi diete, herriko festak «ehundaka kilometrora, bahi­tuta, pasa beharko dituztenei».

Egun osoko egitaraua pres­tatu dute, goizeko 11:00etan hasi eta gauera arte. Mus Txa­pelketa Azkarrarekin hasiko dute festa, herri bazkaria ere egingo dute, eta herri mu­gi­menduaren txupinazoarekin bukatuko dute eguna. «Denok gara beharrezkoak, biharko ekintzetan», adierazi dute.

BIHAR, larunbata

11:00, Mus Txapelketa Azkarra. Izenematea Garinen, 10 euro bikote bakoitzeko.

13:30, Brindisa.

14:30, Herri bazkaria, Plaza Berrin. Txartelak Garinen: helduek 22 euro (kamixeta opari), eta haurrek 5 euro. 

Ondoren, Bingo herrikoia. 

19:00, Poteo musikatua eta kale animazioa. 

Iluntzean, Afariak, Plaza Berrin. 

23:00, Herri mugimenduaren txupinazoa. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!