Euronet 50+50 programan ari da parte hartzen Elizatxo ikastola, ikasturte honetan; energia aurrezteko Udal programan, hain justu. Eta asteazkenean, Euronet Festa ospatu zuten ikastolan, egindako lanagatik, eta energia modu jasangarrian erabiltzeko sentsibilizazioa lantzeko. Sei tailer izan zituzten, energiarekin esperimentatzeko.