Antzerki saio berezia izango da gaur, 19:00etan hasita Biterin: Los miserables musikala eskainiko du Sforzzando afizionatu taldeak. Sarrera doakoa izango da, areto nagusiko aforoa bete arte; baina nahi duenak, borondatea eman ahal izango du, taldearen gastuak kubritzeko. Victor Hugo idazlearen izen bereko eleberriaren egokitzapena da, prestatu duten musikala.