Gorputza mugitzeko makina bat aukera, gaur eta bihar

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 21a, 02:00

Ikasturteari bukaera ema­te­ko, kirol diziplina ezberdinen maratoi moduko bat prestatu dute Astigarragan, beste behin. Kirol Eguna ospatuko dute, gaur eta bihar, kiroldegian; eta hainbat kiroletako saio ireki­ak eta erakustaldiak egingo di­tuz­te, bi egunetan.

Arratsaldeko 17:00etan ha­siko dira saioak, gaur. Au­rre­na, erakustaldi bana eskai­ni­ko dute, zumba eta jump fit diziplinetako haur taldeek.

Eta hortik aurrera, saio ire­kiak izango dira, kiroldegiko monitoreen eskutik. Aireko pi­lates saioarekin ekingo dio­te, 17:00etatik 18:00etara, Josere­kin, gaz­telaniaz. Helduentzako saioa izango da. 

Ondoren, beste bi saio ireki hasiko dira, biak ere euskeraz: jump fit saioa eskainiko du Maiderrek, pistan, 18:00etatik 18:45etara; eta strong by zum­ba saioa Eiderrek, 18:00etatik 19:00etara. 

18:15etan hasiko da TRX sa­ioa, gaztelaniaz, Joseren esku­tik hori ere, hiru ordu laurde­ne­koa. Gero, 19:00etatik au­rre­ra, kardiobox saioa eskainiko du Leirek, 20:00ak arte. 

Eta bukatzeko, 19:15etan ha­siko dute, arratsaldeko saio­rik luzeena: ziklo indoor saioa egingo dute, Aitzibe­rrek eta Josek gidatuta, 20:45ak arte.

HIIT saioa eta bazkaria, biharko plana

Bihar segiko du Kirol Egunak, baina bakarra izango da kirol saioa: HIIT egingo dute, Jose eta Leirerekin, 11:30etan hasi eta 12:30ak arte.

Eta hortik, elkarrekin joan­go dira bazkaltzera, 14:00etan egingo baitute ikasturte bu­ka­e­rako bazkaria.

Saio irekietarako zein baz­ka­rirako, dena den, aldez au­rretik eman behar zen izena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!