Bueltako partidua etzi, Ataunen

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 20a, 02:00

Larunbatean Ataunen jokatuko du Astigarragak Herriarteko txapelketaren bueltako jardunaldia, arratsaldeko 19:00etan hasita. Bertara joateko deia egin du Mundarro Kirol Elkarteak, eta horretarako, autobusa antolatu du. Ekaitz pareko geltokitik aterako da arratsaldeko 17:45etan, eta dagoeneko erosi daitezke txartelak Ikatza eta Zipotza tabernetan, 10 euroren truke.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!