'Los miserables' bihar, Sforzzando taldeak

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 20a, 02:00

Sforzzando afizionatu taldeak Los miserables musikala eskainiko du bihar Biteri kultur etxean. Arratsaldeko 19:00etan hasita eskainiko dute, debalde, aforoa bete arte. Taldeak azaldu duenez, «oso an­tzerki polita da». Hernanira ekarri aurretik, ikuskizuna Pasai Antxon eta Donostiako Lugaritzen ere, eskainiko dute. Borondatea eman ahal izango da, taldearen gastuak kubritzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!