Aurreko urtean kaleratu zuen Dobera Euskara Elkarteak Axeri Dantzaren inguruko dokumentala, eta arazo teknikoak medio, berritu egin du orain. Gaur egingo dute aurkezpena, DVD berriaren laburpenaren proiekzioarekin, 19:00etatik aurrera, Biterin. Jarraian, Luis Telleriak egindako koadroa enkantatuko da.