Proposamenen emaitzen berri gaur, aurkezpen irekian

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 20a, 02:00

Maiatzaren 30ean eman zion hasiera Udalak aurtengo Hernani Erabaki aurrekontu par­tehartzaileen prozesuari. Seigarrenez, hernaniarren es­ku utzi ditu Udalak 2020ko udal aurrekontuaren 500.000 euro. 

Astelehenera arte egin zu­ten aurreneko fasea, ordura arte egin ahal izan ziren proposamenak, eta fase horren berri emango dute gaur, aurkezpen irekian. 

Arratsaldeko 19:00etan ha­si­ta izango da, udaletxeko are­to nagusian. Herritarrei irekia izango da.

Lehenestea, hurrengo fasean

Aurkezpenean bertan, hurrengo fasearen nondik norakoak ere azalduko dituzte. Uztaila­ren 8tik aurrera egingo dituzte leheneste-faseko bilerak eta orduan erabakiko da zein proposamen pasako diren teknikarien baloraziora.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!