Gazte astigartarrei deia, gaur eta bihar

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 20a, 02:00

Astigarragako Gazteek bi zi­ta izango dituzte gaur eta bihar. Aurrenekoa, Udalak dei­tuta, Gazte Plana osatzeko bi­le­ra izango da. Eta bigarrena, aldiz, Gaztelekuak antolatuta, logo berriaren jaia egingo dute bihar.


Herri Eskolan, gaur

Gazte Plana egiten ari da Uda­la, eta hori ahalik eta osatu­e­na izan dadin, bilerara deitu ditu herriko gazteak. Arratsal­deko 18:00etan, Herri Eskolan. 

Hain zuzen, 12 eta 35 urte bitarteko gazteak hartuko ditu kontuan Gazte Planak, eta ha­ien ekarpenak egitera gon­bi­datu ditu. Besteak beste, etxe­bi­zitza, kultura, garraio publikoa, hezkuntza, herri izaera... gaiak jorratuko dituzte.

Etxebizitza, kultura, garraio publikoa, hezkuntza, herri izaera... jorratuko dituzte gaur.

Logo berriaren jaia, bihar

Jaia izango dute bihar, Gaz­telekuan. Prozesu parte-har­tzailearen ondoren, logo berria dauka Gaztelekuak, eta hori ospatuko dute festa-giroan. Arratsaldeko 17:00etatik 20:00e­tara izango da, Gaztelekuan.

Logoa aurkeztu ondoren, hi­ru tailer egingo dituzte: seri­gra­fia tailerra, alkoholik gabeko koktail tailerra eta txapa tailerra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!