Azeriaren atzetik korrika, San Joanen atarian

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 20a, 02:00

San Joanetarako entrenatzen hasteko, korrika pasako du la­runbat arratsaldea Azeriak. 21­garren Azeri Bilan izango da ho­­ri, 17:30etatik au­­­rrera, Urbi­e­ta kaletik abiatuta.

Gaztetxoenek emango dio­te hasiera lasterketari; 18:30ak arte, sei lasterketa egingo di­tuzte Haur Hezkuntza eta DBH 3 eta 4 mailakoen artean.

Horiek bukatuta, 18:30etan      hasiko da lasterketa nagusia, helduena. Aurten ere, Herna­ni­ko taldeek aukera izango du­te taldeka lehiatzeko; lau ki­­deko taldeak onartuko dira.

Internet bidez eman ahal izango dute izena helduek, bihar arte, 10 euroren truke.

Izenematea, egunean bertan ere bai

Aurretiko izenematea bihar ar­te egin ahal izango dute bai gaztetxoek, baita helduek ere.  

www.rockthesport.com web­­gunean egin ahal izango dute helduek, 10 euroan. On­doren, egunean bertan jaso behar­ko dute dortsala, 16:00e­ta­tik aurrera; bertan txerta­tu­ta joango da txipa. Egunean bertan ere, eman ahal izango da izena, 16 euroan.

Gaztetxoen kasuan, haiek ere bihar arte izango dute au­kera apuntatzeko. Horreta­ra­ko, CD Hernaniren atletis­mo­ko pistaren bulegoan apun­tatu ahal izango dute gaur eta bihar, arratsaldeko 18:30e­ta­tik 20:00etara bitarte.

Gaztetxoenek ere, egune­an bertan eman ahal izango dute izena, 16:00etan hasita. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!