Larunbatean jokatu zituzten San Joan Pelota Txapelketako finalak frontoiean. Hala eman diote bukaera denboraldiari CD Hernani pelota saileko gaztetxoenek.
Infantiletan, Julen Deskargak lortu zuen garaipena eta Unax Manterola izan zen bigarren. Hirugarren postuan Auritz Txintxurreta gelditu zen eta Manex Martin, laugarren.
Binakako alebinetan, Ziganda eta Goikoetxea izan ziren txapeldunak eta Pascual eta Oses bikoteak, bigarrenak. Hirugarren eta laugarrenak Bengoetxea eta Manterola, eta Arretxe eta Garmendia izan ziren, hurrenez hurren.
Lehenengo mailako benjaminetan Estefano eta Garaide izan ziren txapeldunak, eta Urbe eta Macicior bigarrenak. Etxezarreta eta Zugasti izan ziren hirugarrenak, eta laugarrenak, Labaka eta Arsuaga.
Bigarren mailako benjaminetan Lukas eta Aristegi izan ziren txapeldun Erasun eta Alberdiren aurkako norgehiagokan.
Azkenik, Murua eta Isasti bikoteak hirugarren izatea lortu zuen Larraza eta Lazkozen aurkako finalerdian.