Joan den astean izan ziren Hernaniko Udaleko Zerbitzu Sozialetako hauteskunde sindikalak, eta bertan CCOO (Euskadiko Langile Komisioa) izan zen garaile. Hain zuzen, hemendik aurrera, hiru pertsona delegatu izango ditu, eta lehenengo indar sindikala izango da.
Parte-hartzeak, gora
CCOOk ohar batean nabarmendu duenez, prozesu honetan jende gehiago animatu da botoa ematera. Sindikatuaren esanetan, «%95eko parte-hartzea izan da» aurtengo hauteskunde sindikaletan.
KABIAn sarrera, erabakigarria langileentzat
2020 urteko bigarren lauhilekoa funtsezkoa izan daiteke langileentzat, CCOOren ustez.
Izan ere, Zerbitzu Sozialak KABIA organismo automoan sartuko da, eta diotenez, pausu hau garrantzia haundikoa da langileen etorkizun laboralerako.
CCOOk helarazi duenez, langileentzat arazorik gabeko aldaketa izatea izango da haien helburua: «langile finko zein ebentualentzat kalterik gabeko prozesu trantsitorioa izateko egingo dugu lan», argitu dute.