'Harro!' plataformaren aurkezpen irekia, bihar

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 19a, 02:00

Urumea Herri Gune­ak an­to­latuta, Harro! plataformaren aur­kez­pena izango da bihar, Txos­na­gunean. Arra­tsal­deko 19:00­etan hasita izango da, eta eguraldiak oke­rre­ra e­gi­ten badu, Herri Gu­ne­an bertan egingo dute.

«Esparru politiko koherente eta kritikoak sortzeko eta elkar sostengatuz eta koordinatuz erantzun material bat emateko beharretik»

Transma­ribibollo plata­forma

Euskal Herriko LGTBI kolek­ti­bo­ko hamar kidek eta hainbat milintantek sortutako plata­for­ma da Harro!. Plataforma, hainbat taldek osatzen dute, besteak beste: EHGAM, Hiruki Larroxa Kolektiboa, Guztiok, Ozen, Intifada Marika, Sare Lesbianista, Iris Proiektua, Euskal Hartzak eta Lumagorri taldeek. Tartean, gainera, hernaniarrak edo Hernanire­kin lotura dutenak  badaude.

Haiek azaldu izan dutenez, «esparru politiko koherente eta kritikoak sortzeko eta elkar sostengatuz eta koor­dinatuz erantzun material bat emateko beharretik» sortu den plataforma da. Eta asmoa da «kide garen el­karteen ekintza partikularrak batzea».

Hain justu, horren guz­tia­ren inguruan arituko dira bihar Txosnagunean. Izan ere, Euskal Herri osorako sortu duten proiektua da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!