Axeri Dantzari buruzko DVD berritua eta koadroa enkantean, bihar

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 19a, 02:00

San Joanen atarian, Axeri  Dan­­­tzari buruzko DVDa aur­keztuko du Dobera Euskara El­karteak. Bihar izango da, arra­tsaldeko 19:00­etan, Biteri­ko areto nagusian. 

Dobera Euskera Elkarteak, duela urtebete, atera zuen DVD­a, baina zenbait arazo tek­niko zituela-eta, berritu eta be­rriro aurkeztea erabaki du­.

Biharko ekitaldiko sarre­ra­ren truke (5 euro), DVDa opa­rituko da. Aurreko DVDa dute­nek ez dute sarrerarik ordain­du beharko, eta DVDa bertan aldatuko zaie, debalde. Dena den, beharrezkoa izango da zaharra ekartzea. 

Ekitaldira joaterik ez due­narentzat, DVD berria Dobera Euskara Elkar­te­an egongo da eskuragai, 10 euroan. Bul­ego­an bertan egin ahal izango da, baita ere, DVDaren aldaketa. 

Azken DVDan, egindako al­daketa nagusia, Goizetik txis­tu­lari banda gehitzea izan da, Pa­txi Apezetxea zuzendaria omen­­­duz. Horrez gain,  kalita­tean hobekuntzak egin dira. 

Bukaeran, Luis Telleriak egindako koadroa enkantatuko da.

Luis Telleriaren koadroa, enkantean

DVDaren irudiak proiektatu on­­doren, Luis Telleriak proiek­tua laguntzeko egindako Axe­ria­­ren koadroa enkantatuko da. Sarrera prezioa zehaztuta da­go: 250 euro. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!