Ikastaroak udan ere, AEK-k

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 18a, 02:00

Uda honetan ere, AEK euskaltegiak hainbat ikastaro eskainiko ditu. Bi motatakoak izango dira, hain zuzen. Alde batetik, aurrez aurreko ikastaroak; eta bestetik, autoikaskun­tza ikastaroak. Aurrez aurrekotan, bost maila eskainiko di­ra. A1 maila, uztailaren 1etik 29ra, 102 euroan. 60 orduko ikastaroa izango da.    

A2, B1, B2 edo C1 maila 136 euroan. 80 orduko ikastaroak izango dira, uztailaren 1etik 29ra edo irailaren 2tik 27ra. 

Bestalde, autoikaskuntza ikas­taroak eskainiko ditu 267 eruoan, eta 76 ordu egingo dira, uztailean eta irailean.   

Euskal­tegietan aritu diren ikasleei ere eskaintza zuzenduko zaie, 30 orduko ikastaroak eskainiz, iraila edo uztailean egin daiteke. 

Ikasleek, B2, B1 eta C1 mailak lantzeko aukera izango dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!