Erritu ikuskizuna eskainiko du Kukai dantza taldeak ostiralean Chillida Lekun. Gaueko 21:30etan izango da, udako solstizio eguna ospatzeko asmoz. Sarrerak, Chilida Lekuko webgunean daude eskuragai: www.museochillidaleku.com. Eta Hernaniko turismo bulegoan ere aurki daitezke.
Prezio orokorra, 20 eurokoa izango da; adin txikikoentzat, 12 euro; eta 8 urtetik beherakoentzat doan. Ikuskizuna gaueko 21:30etan hasiko bada ere, Chillida Lekuko ateak 20:30etan irekiko dituzte.
Kukai dantza taldeak egingo duen ikuskizunaz gozatzeko, belarretan esertzea gomendatu dute. Horretarako, etxetik mantak eta toailak ekartzea eskatu dute antolatzaileek. Euria eginez gero, ekitaldia beste egun batera pasako da. Ezin duenari, dirua itzuliko zaio.