Ansa II eta Arruarte txapeldun, azkeneko partzialari esker

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 17a, 02:00

Faborito ziren pronostikoetan, eta beraiek izan ziren aurretik, partidu osoan zehar. Baina kosta zitzaien txapela lortzen, Ansa II eta Arruarte urnietarrei: 28-28 berdinduta izan zi­ren markagailuan, Goikoe­txea V herrikidearekin eta Aizpuru III azpeitiarrarekin. Azken txanpa horretan, ordea, ikaragarri jo­katu zuten, Ansak bereziki: 10 tanto lortu zituen berak, eta 12-3ko partzialarekin itxi zu­ten finala, 40-31 irabazteko.

Gorriak beti izan ziren partiduan nagusi, baina ez zuten lortu markagailuan ihes egitea, bukaerara arte. Partiduari ondo ekin zioten faboritoek, eta 6-2 aurreratu ziren; baina urdinek berdindu, zazpina. Eta horrela joan ziren beti, go­rriek tartetxoa egin, eta urdinak berriro gerturatu: 19-14 eta 23-22, edota 27-23 eta 28-28.

Goikoetxeak eta Aizpuruk, ordea, berdindu bai, baina ez zuten lortzen aurrea hartzea; eta Ansak bere onena atera zuenean, ezin izan zioten eutsi. Bera izan zen protagonista nagusia: 26 tanto lortu zituen, eta soilik hiru akats. Arruar­tek lau tanto eta lau akats egin zituen jokoan, eta saketik bi tanto eta falta bat. Galtzaileen artean, berriz, 13 tanto eta bost akats egin zi­tuen Goikoetxeak; eta Aizpu­ruk sei tanto jokoan, lau saketik, eta hiru akats.


«Asko sufritu behar izan dugu final hau irabazteko»

Finalaren ondoren eta txapela jantzi berritan, Ansak onartu zuen «asko sufritu» behar izan zutela, finala irabazteko: «fa­bo­rito ginen kanpotik, baina ez zegoen garbi, nork irabaziko zuen. Finalak irabazteko dira, eta akaso horregatik, ez da par­­­tidu ikusgarria izan. Gure helburua zen ez arriskatzea, eta joku solidoa egitea, akatsak gu­­txitzeko. Pixka bat lotuta sentitu naiz, baina txapelketa osoan zehar bezala, gauzak atera ez direnean eusteko gai izan naiz, eta sentsazio onarekin geratu naiz».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!