Kanpoko igerilekuak, dagoeneko zabalik

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 17a, 02:00

Zabalik eta gozatzeko modu­an dira, dagoeneko, Hernani­ko kanpoko igerilekuak; larun­ba­tean ireki zituzten.

Aste honetan zehar, arra­tsaldez bakarrik egongo dira zabalik, ostiralera arte; zehaz­ki, 16:00etatik 20:30etara.

Baina larunbatetik aurre­ra, egun osoan zehar egongo dira zabalik, igerilekuak. Goi­zeko 11:00etan ireki, eta arra­tsal­deko 20:30ak arte egon­go dira irekita, egunero.

Udara gertu dago, eta he­rritarrek bi hilabete dauzkate aurretik, kanpoko igerilekuez gozatzeko. Izan ere, irailaren 8a izango da azkeneko eguna, aurtengo denboraldian.

Abonuak egiteko aukera, edo informazio gehiago, Uda­la­ren web orrian aurkitu dai­teke: kirola.hernani.eus.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!