Aurreneko fasea bukatzear dago, Erabaki Hernani 2020 prozesu partehartzailean, erabakitzeko zertan inbertitu datorren urteko Udal Aurrekontuaren 500.000 euro.
Eta gaur da azkeneko eguna, horretarako proposamenak egiteko, erabaki.hernani.eus webgunean, auzo elkarteetan, edota udal eraikinetan jarri dituzten postontzietan: udaletxean, Biterin, kiroldegian, Goiz Eguzkin, Institutuan, Plaza Feministan, Gabriel Zelaian, Sandiusterrin eta Udal Euskaltegian, hain zuzen ere.
Proposamenen aurkezpena, ostegunean udaletxean
Behin proposamen guztiak bilduta, aurkeztu egingo ditu, prozesuko talde eragileak. Ostegun honetan bertan izango da hori, udaletxean, arratsaldeko 19:00etan hasita.
Herritar guztiei irekia izango da aurkezpen saioa.