Alaitu aurpegia, hemen dira San Joanak!

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 17a, 02:00

ARGAZKIAK - San Joan jaien Preludioa

Giro ederra izan zen larunbat gauean, Atsegindegiko ilunta­sun koloretsuan. Nabari zen, San Joan jaiak iragartzeko kon­tzertua zela, eta nabari, era be­­rean, festarako gogoz daudela hernaniarrak. Preludioak egin zien ongietorria, igande eguer­dian hasiko diren jaiei, Ozenki abesbatzak txupi­nazoa bota­tze­arekin batera.

Dena den, aurretik ere izan­go dira ekintzak, la­runbatean. Goizean izango dira aurorak, San Joan Saria tiro txapelketa Hondarribian, emakumezkoen zazpiko errugbi torneoa Lan­da­­ren, kirol ludoteka kirolde­gi­an, Hernanin Ikusiyak era­kus­ketaren inaugurazioa Biterin, eta San Joan waterpolo txa­pel­keta kiroldegian. Arratsalde­an, berriz, esku pelotako Berria Txapelketaren finalak kirol­de­gian, Miguel Olloren Oroimenezko tiro txapelketa Txan­txan­gorrin, eta Azeri Bila las­ter­keta Urbieta kalean.

Gainera, Elkartasun Eguna ere ospatuko da: mus txa­pel­keta azkarra (izenematea Gari­nen), brindi­sa, herri bazkaria (txar­telak Garinen), bingo herri­­ko­ia, poteo musikatua eta kale ani­mazioa, afaria, eta herri mu­gi­menduaren txupinazoa.


Preludio elektronikoa, Santa Barbaran

Beste ekintza berezi bat ere izan­go da, larunbatean bertan: Preludio elektronikoa eskaini­ko du Mister Zeus disko jar­tzai­le hernaniarrak, 20:00etan hasita bi orduz, Santa Barba­rako tiro gune zaharrean: «mo­mentu ahaztezin bat bizi nahi baduzu, animatu eta gozatu la­gunekin», luzatu dute deia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!