Liburu eta diskoen azoka, Kixkal parean

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 16a, 02:00

Bisitan izango da Hernanin, beste behin, liburu eta disko azoka, Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkartearen eskutik. Gaur jarriko dute postua, goi­zeko 10:30etatik 14:00etara. Tokia aldatu dute, eta Plaza Berrin beharrean, Nafar Kalean jarriko dute, Kixkal tabernaren parean.

Bertan, eskuragarri izango dira 1.000 liburu, disko eta CD baino gehiago, guztiak «egoera onean», nabarmendu dutenez.

Baina erosteko bakarrik ez, emateko ere izango da au­ke­ra, azokan. Izan ere, mate­rial bilketa ere egingo dute ber­tan, eta nahi duenak, eman ditzake erabiltzen ez dituen liburu, mu­sika CD eta binilozko dis­ko­ak. Entziklopediarik edota aldizkaririk ez dute jasoko.

Edozein kasutan, norbaitek materiala eman nahi baina gaur bertaratzerik ez badauka, harremanetan jarri daiteke, azokasolidario@gmail.com hel­bide elektronikora idatzita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!